Orletako ohiko landareak Inprimatu
Urarekin lotutako komunitateak orlak, ingurukiak edo gerrikoak osatuz banatzen dira, sakoneraren mende dagoen gradiente bati jarraituz. Orla horiek ez dira izaten argi eta garbi homogeneoak, zirkulu formako koroen moduan jarriak, baizik eta gutxi gorabehera irregularrak diren orban moduan banatzen dira, eremuaren ezaugarrien arabera. Estepako aintziren kasuan, besteak beste, Las Cañasko aintziran, beti dagoen ur kantitatearen eta sakoneraren arabera, landare komunitateak honako hauetan banatzen dira (kanpoaldetik barnealdera):

Las Cañas
  • Ur azpiko belardiak
  • Lezkadiak
  • Ihitzak
  • Belardiak
  • Lurreko komunitateak: landare tipiko mediterranearrak eta gatz eremuak

Landareak modu horietan banatuta egoteak habitat aniztasuna ematen dio inguruari; hain zuzen, hegazti espezie ugari hartzen ditu, bai bertan ugaltzeko babeslekutzat hartzen duten espezieak, bai bertan negua igarotzeko hartzen dutenak... Nolanahi ere, beren garrantzia gorabehera, hezegune gehienetan zaila da landare orla hauek aurkitzea, kanpoaldeen daudenak murriztu edo deuseztatu egin baitira, gizakion jardueraren ondorioz. Hala eta guztiz ere, Las Cañasen formazio handiak eta garrantzitsuak daude orletan banatuta, eta zaintzea eta hobetzea merezi dute.


Orlei buruzko informazio teknikoa:
-Algen belardi urtar zabalak daude (Chara sp.) eta bai Polygonum amphibium poligonazeoarena ere. Azken horrek uretatik kanpo lore arrosako buruxkak ditu.

Las Cañas

- Bazterretik gertuen dauden tokietan sustraitzen diren espezieen komunitateak (Ranunculus aquatilis, Ranunculus fuitans eta Potamogeton pectinatus).
- Lezken (Phragmites communis) eta ezpata-belarren (Thypha angustifolia) helofito landareak. Era berean, ugari dira Scirpus tabernaemontani eta Scirpus maritimus landareak; hain zuzen, Thypho angustifoliae-Phragmitetum australis osatzen dute eta ur libreen inguruak inguratzen dituzte. Lezkadiak toki handia hartzen du aintziran, batez ere ekialdean dagoen erdian.
- Scirpus maritimus ziperazeoaren ihitza. Lezkaditik kanpo, eremu handiak ditu hartuta, batez ere, aintziraren zonaldean. Uretatik aldenduago dauden tokietan Scirpus holoschoenus ere badago. Orla hori Scirpetum maritimi asoziazioari dagokio.
- Inguruko larreak lehorrak dira, eta Hordeum secalinum, Agropyrum repens eta Agrostis stolonifera landareek osatzen dituzte.
- Beheratuago dauden zona batzuetan eta behe-ibarretan Tamarix canariensis landarea dago, eta Inulo-Tamaricetum canariensis asoziazioa osatzen du.

Kanpoaldeen dauden tokietan, Suaeda braun-blanquetii lahardi halofiloaren eremu txikiak daude, artemisia zuriaren eta salsolaren lahardi halonitrofiloenak eta larre subnitrofiloenak. Aintziraren inguruan, soroak daude, batez ere idorreko laboreak lantzekoak, mahastiak eta baratze txikiak, Perizuelas latsetik datorren ura sartzeko adarraren ondoan, ekialdean.