Aholku nagusiak
Inprimatu
Inguru honetaz gehiago gozatu ahal izateko:
- Bertan ematen dituzten aholkuei kasu egin behar zaie.
- Aurrena behatokira joan behar da. Han arreta egingo dizute eta denboraldi bakoitzean dauden aukera onenen berri emango dizute.
- Bertan zabiltzan bitartean arretaz entzun soinuak.
- Behatokiko aparkalekuan baino ezin duzu utzi ibilgailua.
- Behatokiaren ondoan dauden zakarrontziak erabili behar dituzu.
Bestalde, ez itzazu hauek egin:
- Ez zaitez etor txakurrekin edo etxeko beste abere batzuekin (zaldiak, katuak...). Bertan ibiltze hutsak eragozpenak eragiten ahal dizkiete, bai bertako animaliei, bai inguruan dabiltzan bisitariei ere.
- Ez itzazu bota uretara etxean izan dituzun animalia urtarrak, "askatzeko asmoz" (arrainak, dortokak, hegaztiak). Kalte larriak eragiten ahal dituzu Erreserban.
- Ez ezazu oihurik egin edo soinu ozenik (irratia piztuta ibili...).
- Ez ezazu ezer bota Erreserbaren barnean: harriak, janari hondarrak...
- Ez ezazu zaborrik bota.
- Eta gogoan izan ezazu debeku dela ibilgailu motordunetan ibiltzea urtegia inguratzen duen pistan.