Beste hegazti urtar habiagile eta negutar batzuk Inprimatu
- Ahatearen familiakoen artean, kumeak urtegian hazten dituen bakarretakoa da basahatea. Handiagoak dira espezie negutarren multzoak, hala nola ahate mokozabalarena, zertzeta arruntarena eta murgilari arruntarena. Era berean, ohikoa da antzarak negua bertan igarotzea.

Las Cañas

- Hegazti negutarren artean, ugariak izaten dira ubarroi handiak. Kostaldetik barnealdeko ibai eta aintziretara etorri ohi dira negua igarotzera.

- Hezeguneetan, arroz alorretan eta lezkadietan hegazti ezaugarria izaten da zingira-mirotza. Migratzaile partziala da, eta bertan bizi diren populazioak eta negutarrak daude Nafarroan. Neguan, askotan erabiltzen dituzte aintzirak lo egiteko toki gisa, mirotz zuriarekin batera. Dudarik gabe, horrelako habitatetako harrapakaria da, beste ugaztun batzuekin batera, esate baterako, basurdearekin edo azeriarekin batera.

- Zingiretako paseriformeak. Komunitate horretan bi espezie nabarmendu behar dira, lezkadietan eta zingiretako landare ongi garatuak dituzten zonetan ohikoak izaten diren bi espezie, hain zuzen: tximutxa (Panurus biarmicus) eta zingira-berdantza (Emberiza schoeniclus). Tximutxa ugaltzaile bakana da Iberiar penintsulan, eta Mediterraneo itsasoaren kostaldean eta barnealdeko toki jakin batzuetan baizik ez da ikusten. Kolonia lasaietan bizi da. Zingira-berdantza migratzaile partziala da, banako sedentarioak ditu eta negukatze handia egiten du Europaren erdialdean eta iparraldean.  Witherby izeneko subespeziea oso ugaltzaile bakana da, toki jakin batzuetan baino aurkitzen ez dena, eta Iberiar penintsulan eta Mallorcan dago banatuta. Neguan arruntagoa da eta banatuago egoten da, eta errazagoa da ekialdeko erdialdean ikustea. Subespezie horrek habia egiten du Las Cañasen. Nafarroa osoan ugaltzeko erabiltzen dituen eta egiaztatuta dauden hiru lurraldeetako bat da Las Cañas.

Las Cañas