Txori zezen arrunta Inprimatu
Txori zezen arrunta (Botaurus stellaris)

- Lezkadi ongi garatuak eta ongi zainduta daudenak dituzten aintziretan eta hezeguneetan bizi den ardeidoa da.

- Nafarroan noizbehinka agertzen da zenbait hezegunetan eta garaitan. 1991. urtean 30 lurralde detektatu zituzten Espainian, eta Europako gainerako tokietan nabarmen egin du atzera azken hamarkada hauetan. Atzeratze horrek hainbat arrazoi ditu: beren habitata murriztea eta hondatzea, turismoaren, ehizaren eta karramarro bidez arrantzatzearen ondorio diren eragozpenak... 

- Mehatxatuen dagoen hegazti urtarra da; hain zuzen, Hegaztien Zuzentarauaren I. Eranskinean dago, eta "galtzeko zorian" dagoen hegazti gisa dago sailkatua Nafarroako Espezie Mehatxatuen Katalogoan. Zalantzarik gabe, hezeguneen kalitatearen eta zaintze egoeraren adierazle bikaina eta egiazkoa da.

- Txori zezenak negua igarotzeko ohiko ingurua da Las Cañas.

Las Cañas