Ornogabeak Inprimatu
Las Cañas
 
- Hezeguneetako komunitate biziak osatzen dituzten organismoen zerrendan, zenbait talderen garrantzia eta forma aukera oharkabean joaten dira, ikusgarriagaok diren organismoen aldean. Hala eta guztiz ere, beste irizpide batzuk hartzen baditugu aintzat, hala nola aniztasuna, endemikotasuna, bitxitasuna edo sistemak ongi funtzionatzeko garrantzia, ohartuko gara interes handiko eta berebiziko garrantziko komunitateak daudela (mikroorganismoak -oskoldunak, kopepodoak...-, intsektuak eta abar) eta bai handiagoak eta begi hutsez ikus daitezkeen beste espezie batzuk ere, besteak beste, maskor biko moluskuak edo "ur gezako txirlak". Horrelakoa da Anodonta cygnea izenekoa.

- Espezie hauek oinarrizko piezak dira hezeguneko elikadura-sareetan, elementuen orekei eta zikloei eusten diete, materia eta energia fluxuetan zati garrantzitsu dira... Nolanahi ere, populazio horiei eta beren beharrei buruzko ezjakintasuna izugarria da, bai Las Cañas aintziran, eta bai gainerako hezeguneetan ere. Izan ere, animalia ornodunak bezain garrantzitsutzat edo garrantzitsuagotzat jo beharrekoak dira.