Migratzea Inprimatu
Las Cañas
 
- Mendebaldeko Pirinioen migrazio sarreran dagoenez Las Cañas aintzira, erreferentziazko gunea da hegazti migratzaile ugarirentzat: arrano arrantzalea, amiamoko beltza... Baina, gainera, maila hidrikoetan dituen gorabeherak direla-eta, hondar eta lohi hondartza hezeak sortzen dira eta horrek bermatzen dizkie elikadura baliabideak hegazti migratzaile diren lamikola eta larolimikola askori.

- Sasoian oso erraz aurkitzen dira hegazti hauek aintziraren ertzetan, eta ongi zainduta dauden hezeguneetan oso ezaugarria den "hegazti faunaren barneko mundu bat" osatzen dute. Antzeko ezaugarri morfologikoak dituzten espezie ugari hartzen ditu termino honek: kuliska iluna, kuliska pikarta, kuliska txikia, kurlinta bekainduna, txirritxoa, txirria, hegabera (azken hori baita inguru horretako hegazti negutar gisa ere)...