Ingurumen zerbitzuak Inprimatu
Izugarrizko garrantzia dute hezeguneek gizartearen alde betetzen dituzten funtzioak edo gizarteari eskaintzen dizkioten zerbitzuak. Ramsarko Hitzarmenaren "Amaierako Agiria" izenekoan, hitzarmena izenpetu zuten herrialdeek "erregimen hidrologikoak erregulatzeko ekologia funtzio garrantzizkoak dituzten ekosistematzat" hartu zituzen hezeguneak. Izan ere, gogoan izan behar da funtsezko elementuak direla uholdeak eta higadura kontrolatzeko. Era berean, jalkinen tranpak dira eta ur geruzak kargatzeko eta deskargatzeko puntu. "Fauna eta flora ezaugarrien habitat, bereziki hegazti urtarrena" ere badirela adierazi eta, alde horretatik, oso garrantzitsu direla nabarmendu zuten. Egun, hezeguneei eta beren funtzionamenduari buruz gehiago dakigunez, ezaugarri ekologiko eta biologiko horiek indartu egin dira, eta, hain zuzen ere, honako ezaugarri hauek nabarmendu daitezke: ekosistema hauek oso bereziak dira, beren emankortasun nagusia oso handia baita (elikagaien egiazko tranpak dira), hezeguneetan prozesu ekologiko garrantzitsuak garatzen baitira eta espezie aniztasun handia baitago horietan. Hain zuzen ere, espezie ugari horiek hezeguneetako habitat eta erreserba genetiko garrantzitsu bihurtzen dira. 

Las Cañas urtegiaren kasuan, honako balio hauek nabarmendu behar dira (UICNk 1992an Hezeguneak Zaintzeko eta Zentzuz Erabiltzeko Espainiako Plan Estrategikoan adierazitako balioak dira):

a) Funtzioak:

  • Elikagaiak atxikitzea
  • Jalkinak eta gai toxikoak atxikitzea
  • Jostetarekin eta turismoarekin lotutako jarduerak

Las Cañas

b) Produktuak:

  • Basa inguruneko baliabideak
  • Arrantzan egitea (jostetako jarduera moduan)
  • Larreak eta bazka baliabideak (modu potentzialean)
  • Ur hornidura

c) Ezaugarriak:

  • Aniztasun biologikoa
  • Natura eta kultura ondarea