Gizartearen ikuspegia Inprimatu
Zonalde hezeak edo hezeguneak ekologia balio handiko ekosistemak dira, beren ekoizpen aberatsagatik eta aniztasun indize handiagatik. Oso bereziak izaten dira beren ezaugarriak eta bertan izaten diren prozesuak direla-eta, eta balio lotu ugari izaten dituzte.
Las Cañas
 

Antzina, habitat hauek alferrikako lurtzat jotzen zituzten, osasunaren kaltekotzat eta ez-emankortzat. Gizakiarentzako gaixotasun iturri eta basapiztientzako babesleku zirela uste zuten. Teknikak aurrera egin ahala, ordea, beren kokaguneak ezartzeko toki egokitzat, bai eta landu ahal izateko lurtzat jotzen hasi ziren, batik bat, sistema horien kokaleku abantailatsuari esker (lurraren kalitatea, ura erabiltzeko aukera izatea, paisaia bereziak). Ondorioz, ordea, hezeguneak hondatzen hasi ziren progresiboki eta etengabe, eta askotan, gainera, guztiz desagertu ziren batzuk.

1960ko hamarkadan hasi ziren egiaztatzen zonalde hauen mende zegoen ornitologia aberastasuna zenbaterainokoa zen, eta, honenbestez, hezeguneak zaintzeko premiaz jabetu ziren. Baina hamarkada eskas bat besterik ez da nabarmen gelditu zela hezeguneak berez direla paisaiaren unitate funtzionalak, eta espazioari eta denborari dagozkion maila desberdinetan, hidrologia, geokimika, sedimentologia eta ekologia prozesu batzuen garapenean giltza direla. Hortaz, beste etapa bat hasi zen: espezie berezien habitatak izateagatik ez ezik, ekologia sistema berezi eta bakarrak ere izateagatik balioa ematen hasi zitzaien hezeguneei.

Las Cañas edo El Salobre aintzira edo urtegia Nafarroako hezegune garrantzitsuenetako bat da, bai sistema berezia delako berez, bai oso aberatsa delako ornitologiaren aldetik.