Europar Batasunaren intereseko habitatak Inprimatu
Zuhaitz formazioak
Ur bazter termomediterranearretan ohikoak diren galeriak eta lahardiak daude eta aintzira bazterreko milazkadiak, Tamarix canariensis landarea nagusi dutenak. Landare horren komunitatea ohikoa da kubeta endorreikoetan, eta Nafarroa osoan hartzen duen eremu handiena du Las Cañasen.

Las Cañas

Zuhaixka formazioak
Lahardi halofilo mediterranearrak eta termoatlantiarrak.
Oso gatzdunak diren lurretan eratu diren komunitateak dira, zuhaixka formako landare halofiloak dituzten gatz eremuak. Fisiologikoki oso lehorrak diren lur gatzdunetan hazten dira, lur horiek ez dira oso iragazkorrak, eta, urtaroen arabera, edo urez betetzen dira, edo agortu egiten dira.

Las Cañas

Lahardi halonitrofiloak
Buztin lur hezeetan hazten diren lahardiak dira eta nolabaiteko gatz mailari aurre egiteko gai dira. Idoiaren kanpoko zirkuluetan egon ohi dira.

Lehen eta bigarren mailako lahardi mediterranearrak eta oromediterranearrak. Maiz genistak nagusitzen dira. 
Erromeroa (Rosmarinus officinalis), ezkaia (Thymus vulgaris) eta elorri-triska (Genista scorpius) nagusitzen dira lahardi horietan, eta bai lastodunak ere, hala nola Brachypodium retusum eta Koeleria vallesiana.

Larreak

Larre gatzdun mediterranearrak
Oso trinkoak diren ihi belardiak dira, lur gatzdunetan daudenak eta aldi batean urak estalita egoten direnak. Linum maritimum izenekoa nagusitzen da. Ihien artean Juncus maritimum eta Bupleurum tenuissimum nagusitzen dira, eta Aeluropus littoralis eta Juncus subulattus landareen belardi halofiloekin txandakatzen dira.

Urteko landare aitzindariak daude, besteak beste, Salicornia izenekoak eta zona lohitsu edo hareatsuetako beste espezie batzuk.
Oso gatzdunak eta ez nitrofiloak diren lurretan hazten diren komunitateak dira. Salicornia ramosissima nagusitzen da eta krasikauleak, Lygeum spartum landarea nagusi den sakonuneetan.

Las Cañas


Uretako landareak

Aintzira eutrofiko naturalak, landareak dituztenak
Aintziretan eta elikagai ugari dituzten uretan sustraituta edo igerian dabiltzan landare hidrofitikoak (Potamogetum pectinati).