Balio nagusiak Inprimatu
• Jatorriz endorreikoa, aintzirak izaera hori galdu du eta egun erregulatutako urtegi bat da, eusteko dike baten bidez eta drainatzeko ubideen bidez erregulatua. Hain zuzen, inguru horretako lurrak ureztatzeko erregulatzen da ura. Kasu honetan, gizakiak esku hartzeak lagundu egin du balio handiko toki hau bere horretan egotean.

Las Cañas

• Iparraldeko muturrean, lertxun gorriak eta amiltxoriak penintsulan duten banaketan kokaleku estrategikoa du, eta oso urrun dago amiltxoriak dituen gainerako kolonietatik.

Las Cañas

• Ramsarko Hitzarmenaren arabera, zenbait baliok eta ezaugarrik nazioarteko garrantzia ematen diote hezeguneari: amiltxoriaren eta lertxun gorriaren bikote ugaltzaileak daude, txori zezenak daude eta bai uroilanden hiru espezie ere.

• Nafarroan txori zezenaren egoera lehengoratzeko planaren zirriborroak Nafarroan zezen txoriarentzako eremu kritikotzat hartzen du urtegia, negua igarotzen duelako bertan eta migratzeko igarobide delako.

• Toki batzuetan, egoera onean daude orla edo ingurukietan ohikoak diren landareak, batez ere milazkadiak. Hain zuzen ere, ardeidoek habiak egiteko oso garrantzitsuak dira milazkadiak, bereziki amiltxoriek.

Las Cañas

• Natura 2000 Sarearen barnean sartzeko Europar Batasunaren Intereseko Lekuen proposamenen artean dago. Izan ere, Europar Batasunaren intereseko zazpi habitat sailkatu dira Natur Erreserban.

• Urtegian nabarmendu behar dira, batik bat, espezie urtar habiagileak: espezie habiagileen aniztasunari dagokionez, Nafarroako aurreneko hezegunea da, eta hegazti urtar negutarren aberastasun espezifikoari dagokionez, Nafarroako bigarren hezegunea da (zenbait urtean lehena izan da).

Las Cañas

• Lehenago aipatu diren espezie horiez gain, zingira-mirotzak bertan negua igarotzen duela nabarmendu behar da, migrazio garaian arrano arrantzalea egoten dela, zangaluzeen arteko zenbait espezie bertan ugaltzen direla eta zingira paseriformeek lezkadia erabiltzen dutela. Era berean, interes berezia du zingira-berdantzaren populazio ugaltzaileak eta tximutxaren populazio egonkorrak.

Las Cañas

• Gainera, ornogabeen eta anfibio eta narrastien komunitate handiak ditu, nagusiki mediterranearrak. Hori dela-eta, Espainian egin zen Anfibio eta Narrastientzako Eremu Garrantzitsuen Lehen Inbentarioan sartu zuten inguru hau.

Las Cañas