
Hain zuzen ere, lurralde honetan gauzatzen diren legezko baliabideak honako hauek dira:
• Apirilaren 10eko 6/1987 Foru Legea, lurraldea babestu eta erabiltzeko eskualdeko hirigintza arauei buruzkoa. Horren bidez, natur erreserbak izendatzen dira.
• 1987ko abenduaren 29ko 289/1987 Foru Dekretua (1988ko otsailaren 19ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 23.a). Foru dekretu horren bidez natur erreserben zedarriztapen grafikoa ezartzen da.
• 1990eko abenduaren 27ko Erabakia, Hegaztien Babesgune Berezitzat jo zuena (B-134).
• Nafarroako erreserba naturalen erabilera eta kudeaketa planei buruzko arau orokorrak ematen dituen apirilaren 11ko 138/1991 Foru Dekretua.
• Apirilaren 11ko 139/1991 Foru Dekretua, El Salobre edo Las Cañas urtegiaren natur erreserban aisialdi eta jostetako jarduerak antolatzeko arauak ezarri zituena.
• Apirilaren 3ko 86/1995 Foru Dekretua, Hegaztien Babesgune Berezitzat hartutako zonetan dauden Basa Fauna Zaintzeko Eremuak izendatzen dituena.
• 9/1996 Foru Legea, ekainaren 17koa, Nafarroako naturguneei buruzkoa.
• 804/1996 Foru Agindua, uztailaren 31koa, Vianan dagoen El Salobre edo Las Cañas Urtegiko Natur Erreserba eta Hegaztien Babesgune Berezia Nazioarteko Garrantzia duten Eremu Hezeen zerrendan sartzea proposatzen duena, ur-hegaztien habitatei buruzko Ramsar-eko Hitzarmenaren arabera.
• 307/1996 Foru Dekretua, irailaren 2koa, zenbait Erreserba Integral eta Natur Erreserbaren inguruko babesguneen zedarriztapen grafikoa onesten duena.
• 926/1996 Foru Agindua, irailaren 6koa, Nafarroako naturgune, habitat eta erabilera publikoko mendien lehen inbentarioa onesten duena.
• 4/1997 Foru Dekretua, urtarrilaren 13koa, Nafarroako Hezeguneen Inbentarioa onesten duena.
• 265/1998 Foru Dekretua, irailaren 7koa, lurraldea eta naturguneak babestearekin zerikusia duten nekazaritza eta ingurugiroaren arloko laguntzak onesten dituena.
• 230/1998 Foru Dekretua, uztailaren 6koa, Nafarroako Natur Erreserbak Erabili eta Kudeatzeko Plan Zuzentzaileak onesten dituena.
• Nazioarteko Garrantzia duten Hezeguneen Zerrendan dago, 1996ko irailaren 13an Ministroen Kontseiluak hala erabaki zuelako (278. Estatuko Aldizkari Ofiziala, azaroaren 18koa).