Anfibioak eta narrastiak Inprimatu
Las Cañas
 
- Anfibioak eta urarekin lotutako narrastiak erakartzeko gune gisa jokatzen dute hezeguneek, oro har, eta Las Cañasek, zehazki; eta, alde horretatik, nabarmentzekoak dira. Hain zuzen ere, urarekin lotutako ohiturak dituzten animaliak ez ezik, Las Cañasko ur geruzaren inguruan eta amildegietan hazten den landare orlak sauroak eta sugeak ere erakartzen ditu. Oro har, hezeguneari lotutako komunitatea da, eta garrantzitsua berez, baina baita funtsezko elikadura baliabide ere badelako. Anfibioek eta narrastiek oso eginkizun garrantzitsua dute ekosisteman, aintziran bizi diren edo bertara maiz joaten diren eta mehatxupean dauden hegazti ugariren elikagai baitira.

- Las Cañasen espezie termofiloak edo berozaleak daude. Dauden edo egon daitezkeen espezieak hauek dira: uhandre palmatua, apoarmatu korrontezalea, uhandre marmolairea, eskinko hiruhatza, txantxiku arrunta, gardatxoa, apo pintatu iberiarra, sugandila iberiarra, apo pikarta, txaradi-sugandila, apo ezproiduna, hegoaldeko suge leuna, apo lasterkaria, eskailera-sugea, apo arrunta, suge gorbataduna, zuhaitz-igel arrunta, suge biperakara, ur-igel arrunta, Montpellierko sugea eta apoarmatu istilzalea.