Nekazaritza eta ureztatzea Inprimatu
Jatorriz endorreikoa, aintzirak izaera hori galdu du eta egun erregulatutako urtegi bat da, eusteko dike baten bidez eta drainatzeko ubideen bidez erregulatua. Hain zuzen, inguru horretako lurrak ureztatzeko erregulatzen da ura. Ureztatzeko ura hartzeko bi hartune daude putzuan. Horietako bat, nagusia, urtegiaren alde berrian dago; bestea, berriz, alde zaharrean. Ureztatzaileen elkarteko kideek kontrolatzen dituzte biak, eskuz. Hartuneen bidez husten da urtegia; eta betetzeko, berriz, Perizuelas latsetik bideratzen dute ura zaintzaileek modu kontrolatuan, eta, hartara, uholdeak ez dira zuzenean sartzen. 

Nafarroako Gobernuaren "Nafarroako presa eta urtegien inbentarioa" izeneko lanean bilduta dauden datuen arabera, bilduta dagoen urak gutxi gorabehera 99 hektarea hartzen ditu eta 2 hektometro kubo ditu. Urtegiaren gehieneko sakonera 4 metrokoa da, eta ohikoena 3 metrokoa.

Las Cañas