Ingurumen heziketa ikasleentzat Inprimatu
Ikasturtean zehar, ikasle taldeentzako bisita gidatuak egiten dituzte, goizetan (10:00 eta 14:00 bitartean), astelehenetik ostiralera. Lekua gordetzeko, behatokiko 696 83 08 98 telefono zenbakira deitu behar da.

Las Cañas

Bisita horiek honako ezaugarri eta baldintza hauek dituzte:

• Bisita arrunt bat egiteko 3 bat ordu behar dira, eta denbora horretan sartzen da hamaiketakoa jateko atsedenaldia.
• Hala eta guztiz ere, ordutegia malgua da eta taldearen premietara egokitu ahal da. Izan ere, talde batzuek ordubeteko bisita besterik ez dute egiten.
• Behatokia eta bertako baliabideak soil-soilik taldeak erabiltzen ditu. Taldean 25 lagunetik gora badira eta kanpoan paseoa egitea aurreikusi badute, behatokiko bi gidari-monitorek laguntzen diete. Ez badute hori aurreikusi, gidari-monitore bakarra aritzen da taldearekin.
• Erreserban ez dira hartzen 50 lagun baino gehiagoko taldeak (ez bakarrik behatokian), arrazoi pedagogikoak eta inguru hori zaintzekoak direla medio. Hartara, taldeak handiagoak badira, beste aukera batzuk aztertu behar dira, hala nola taldea bitan zatitzea eta batzuk Erreserban dabiltzan bitartean, besteek inguruan bisita egitea (Viana, Logroño...), eta gero alderantziz egitea.
• Bisita doakoa da; beraz, bertaraino joateko garraioa besterik ez du ordaindu behar taldeak.
• Behatokiko aparkalekuraino irits daiteke autobusa.
• Ez behatokia, ez eta inguru osoa ere, ez dira egokiak 5 urtetik beherako haurrak ibiltzeko.

Las Cañas

Bisita horiek lantzeko heziketa materiala dugu. Hemen behera kargatu ahal duzu, nahi izanez gero:

"Nafarroako hezeguneak" (pdf-rako lotura)
Nafarroan dauden hezeguneen ezaugarriekin lotutako ariketa nagusiak egiteko proposamena da, horietako askok Las Cañas urtegiari aplikatzeko bidea ematen baitute. Egokiak dira, bai Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloko ikasleentzat, eta bai Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoentzat ere. 

"Las Cañas, munduaren isla" (pdf-rako lotura)
Bertara joango diren Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat baino ez da material hau. Honako berezitasun hau du: urtegiaren errealitatetik abiatuta "iraunkortasunaren ideia" gai nagusi moduan lantzen du.

"Las Cañas urtegia, aldatzen ari den mundua" (pdf-rako lotura)
Lehen Hezkuntzako ikasleentzat da heziketa material hau. Bisita egingo den denboraldiaren arabera, ariketak egiteko hainbat proposamen aurkezten ditu.

Aurkeztu den heziketa materiala lantzen bada, komeni da gidariei aurretik jakinaraztea; hartara, landu den materialera hobeki egokituko baitute bisita.