Aisia Inprimatu
Arrantza
Urte osoan egin daiteke arrantzan kanaberarekin, soil-soilik dike nagusian. Hala ere, geroz eta gutxiago egiten da.


Turismoa eta josteta
Azken urteetan, urtegiari ematen dioten erabilera nagusia jostetarekin lotua dago. Izan ere, 6.000 lagun inguru joaten dira inguru horretara urtero.

Paseoak
Urtegiaren inguruan oinez egiten den paseoa da zonalde horretako jarduera nagusia. Paseo atsegina da, 4,5 kilometro ingurukoa, eta hainbat puntutatik ikus baitaitezke eta nahiko erraz, gainera, hegazti espezie ugari. Paseo laua da, eta pista eta hartxintxar bidexkan egiten da.

Beste aukera bat SL-NA 182 A tokiko bidean ibiltzea da. Hain zuzen ere, zirkulu formako bidea da, eta Viana-Haitzuloetako Ama Birjinaren Ermita-Las Cañas urtegia-Haitzuloetako Ama Birjinaren Ermita-Viana ibilbidea egiten du. 9,1 kilometro inguru ditu, eta Estellerriko Turismo Partzuergoak bultzatu du (lotura). Ez da batere maldatsua eta pistan egiten da osorik.

Las Cañas   Las Cañas

Gainera, gogoan izan behar da El Bordón hegazti behatokiaren ondotik igarotzen dela Donejakue bidea, Viana eta Logroño artean egiten duen zatian.

El Bordón hegazti behatokia-informazio gunea
Urtegiaren iparraldean, muino batean, El Bordón izeneko hegazti behatokia-informazio gunea dago. Vianatik Logroñora doan N-111 errepidearen bidegurutzean hasten den pistatik joaten da bertara. Logroñotik hiru kilometrora dago, Foru Komunitatearen muga geografikoa igaro aurre-aurretik. 
Pista horretan aurrera joanda, ibilgailuak uzteko egokitu duten aparkalekura iristen da.

Las Cañas

Informazioa emateko zenbait ohol eta taula daude behatokian, besteak beste, hauei buruzkoak: Nafarroako Eremu Babestuen Sarea, uraren erabilerak, landareak, neguan egoten diren hegaztiak, kumeak hazteko garaian egoten direnak (udaberria-uda). Horiez gain, ikus-entzunezko bat eskaintzen dute, euskaraz eta gaztelaniaz, eta bi bertsiotan, bata helduentzakoa eta bestea haurrentzakoa. Bisitariek erabili ahal izateko prismatikoak eta teleskopioak ere badaude, eta bai gidari espezialistak ere, urtegiarekin lotutako edozein zalantza argitzen laguntzeko.  

Las Cañas

Inguru horretara joateko asmorik baduzu, komeni da lehenbizi behatokira joatea, inguruan bisita egiteko zein aukera dagoen jakiteko. Izan ere, kumeak hazteko garaian egiten baduzu (udaberrian), nahitaez joan behar duzu behatokira, urtegiaz gozatu eta animaliei ez eragozteko.

Las Cañas

Argibide gehiago.