Aholku nagusiak Inprimatu
Inguru honetaz gehiago gozatu ahal izateko:
  • Bertan ematen dituzten aholkuei kasu egin behar zaie.
  • Aurrena behatokira joan behar da. Han arreta egingo dizute eta denboraldi bakoitzean dauden aukera onenen berri emango dizute.
  • Bertan zabiltzan bitartean arretaz entzun soinuak.
  • Behatokiko aparkalekuan baino ezin duzu utzi ibilgailua.
  • Behatokiaren ondoan dauden zakarrontziak erabili behar dituzu.

Bestalde, ez itzazu hauek egin:

  • Ez zaitez etor txakurrekin edo etxeko beste abere batzuekin (zaldiak, katuak...). Bertan ibiltze hutsak eragozpenak eragiten ahal dizkiete, bai bertako animaliei, bai inguruan dabiltzan bisitariei ere.
  • Ez itzazu bota uretara etxean izan dituzun animalia urtarrak, "askatzeko asmoz" (arrainak, dortokak, hegaztiak). Kalte larriak eragiten ahal dituzu Erreserban.
  • Ez ezazu oihurik egin edo soinu ozenik (irratia piztuta ibili...).
  • Ez ezazu ezer bota Erreserbaren barnean: harriak, janari hondarrak...
  • Ez ezazu zaborrik bota.
  • Eta gogoan izan ezazu debeku dela ibilgailu motordunetan ibiltzea urtegia inguratzen duen pistan.


Natur Erreserbaren araudia