Nolakoa da? Inprimatu

101 hektareako hezegune bat da (100en bat futbol zelairen tamainakoa, beraz), ura erdigunean eta toki hauetan ohikoa izaten den landaredia (tamariza, lezka, ihi-zelaiak eta larreak) duena. Gehienezko sakonera 3 metrokoa du eta gaur egun 1,5 Hm3 ur (600 igerileku olinpiko) pilatzeko gaitasuna du.

Ur ekarpen handiena hurrean dituen Toloño-Kantabria eta Lapoblación mendikateetatik datorkio. Bertara Perizuelas errekaren bidez iristen da, eta urtegian ubide artifizial batetik sartzen da. Ekarpen horren bidez, urtegiak ia etengabe izan dezake ura, nahiz eta, klimaren gogortasunaren eta ureztatzeko premiaren ondorioz atera behar den uraren arabera, nabarmen alda daitekeen bertan den ur kopurua. Aldaketa horiek dinamismoa ematen diote zingira ekosistemari, gorabehera horiek ingurumen irizpideak aintzat hartuz egiten direnean. Urtegiaren inguruko laborantza paisaia mosaiko bat da, bertan baitira polilaborantza mediterraneoa, industrialdeak eta garraio bideak (errepideak, autobiak eta hegazkinak).

Klima mediterraneo erdikontinentala da; prezipitazioak urriak eta uholde gisakoak dira. Osotara, urteko prezipitazioak 500 l/m2 inguru izaten dira. Urteko batez besteko tenperatura 13ºC ingurukoa da. 

Sistema guztiak izan duen naturalizazio prozesua bikaina izan da. Landaredia ongi egokitua duelako eta fauna aberatsa eta askotarikoa delako, Natura Erreserba izendatu zuen Nafarroako Gobernuak 1987an. 1990tik Hegaztien Babesgune Berezien (HBB) Europako sarean dago. 1996an, Pitillasko aintzirarekin batera, nazioarteko garrantziko hezeguneen zerrendan (Ramsar hitzarmena) sartu zen. 2006an, Natura 2000 sarean sartu zen Batasunaren Garrantzizko Leku (BGL) gisa.

 

Las Cañas   Las Cañas