Historia Inprimatu
Vianako udalerrian dago, Errioxarekin muga egiten duen inguruan. Las Cañas urtegiari El Salobreko putzua edo urtegia ere esaten zaio, izen bereko parajean baitago.

Urtegiaren hasiera ureztatzeko putzu bat izan zen, Pedro Saez de Viguera jaunak XVI. mendean egin zuena. Horren berri ematen du hiri horretako udal agiritegian dagoen 1562ko dokumentu batek. Handik urte gutxira Udalak desjabetu egin zuen, eta ordutik hona El Salobreko putzua esan zaio.

1888an, Udalak erabaki zuen milioi bat metro kubo ur hatzeko adinako urtegia egitea, Los Arcosko Miguel Gorosabel ingeniariak proposatuta. Hain zuzen, hori da "Urtegi zaharra", hegoaldean dagoena.

1921ean, Gorosabelen enpresak uko egin zion eta Udala egin zen urtegiaren jabe.

1944an, Udala beste urtegi bat egiten hasi zen, eta proiektuaren zuzendari Manuel Saenz de los Terreros jauna izan zen. Milioi eta erdi kubo ur hartzeko adinako urtegia zen, "Urtegi berria", iparraldeen dagoena.

Las Cañas

Las Cañas

Las Cañas

Las Cañas

Las Cañas

Las Cañas