Non dago? Inprimatu
Las Cañasko aintzira Nafarroako mendebaldeko muturrean dago, Viana herriaren barnean, eta Arabako probintziatik eta Errioxako autonomia erkidegotik oso hurbil. El Salobre putzua edo urtegia ere esaten zaio, izen bereko parajean baitago.

Iruñea eta Logroño lotzen zituen errepide zaharreko 84,5. kilometrotik sartzen da (N-111 errepidea). Vianatik joanez gero, ezkerretara dagoen bidea hartu behar da (Papelera del Ebro izeneko lantegiaren parean), Errioxako lurretan sartu aurre-aurretik.

Las Cañas