Bisita hegaztiei eraztunak jartzeko zentrora, Salobreko urtegian (Viana) Inprimatu

Hegazti Migratzaileen Mundu Egunaren karira, ingurumen-sentsibilizaziorako jardunaldi bat antolatu da El Bordón hegazti-behatokitik, erreserba naturalean eraztunak jartzeko zentro bat dagoela baliatuta. Partikularrentzat eta familientzat da jardunaldia, eta eraztuntzea bertatik bertara ezagutaraztea du helburu. Helburuak eta baliagarritasuna, egiteko modua, berezitasunak eta bitxikeriak aditzera emango dira, eta eraztundutako hegaztiak askatzen lagundu ahalko dute parte-hartzaileek.

Urriaren 12an, larunbatarekin, egingo da.

Bi talde osatuko dira. Lehena, 10:00etan, eta bigarrena, 11:30ean.

Doako jarduera da, eta aldez aurretik izena eman behar da (hiru egun lehenago, gutxienez), telefono honetan: 696 83 08 98

Gehienez ere 25 pertsonak parte hartuko dute talde bakoitzean; izena emandako hurrenkeraren arabera osatuko dira taldeak.

Topagunea El Bordón hegazti-behatokia izango da, eta hantxe amaituko da jarduera.

Eguraldi-iragarpenek bertan behera utz dezakete jarduera.

Aldez aurretik abisatuko zaie izena emandakoei.