El Bordón hegazti behatokia Inprimatu
El Bordón hegazti behatokia Las Cañas edo El Salobre urtegiaren hezegunean dago, Vianan. Urtero, 3.000 lagun inguru joaten dira bertara. Informazioa emateko taulak edo oholak daude behatokian, besteak beste, hauei buruzko argibideak emateko: Nafarroako Eremu Babestuen Sarea, uraren erabilerak, landareak, eta hegazti negutarrak eta habiagileak. Horiez gain, ikus-entzunezko bat ere badute, euskaraz eta gaztelaniaz, eta bi bertsiotan, bata helduentzakoa eta bestea haurrentzakoa. Gainera, bisitariek erabili ahal izateko prismatikoak eta teleskopioak daude behatokian.

Las Cañas

Doakoa da sartzea.

Inguru horretara joateko asmoa baduzu, komeni da aurrena behatokira joatea, bertan bisita egiteko zein aukera dauden jakiteko. Izan ere, kumeak hazteko garaian joaten bazara (udaberrian), ezinbestekoa da behatokira joatea, urtegiaz gozatu eta animaliei ez eragozteko.

Kokagunea: Las Cañas Urtegiko Natur Erreserba (Viana).
Helbidea: Vianatik Logroñora doan errepidea, N-111. Logroñotik hiru kilometrora dago.
Telefono zenbakia: 696 83 08 98


Martxoko Odutegia
:

 Behatokia zabalik egongo da asteburuak eta jai egunak( 19a ):
    10etatik 14etara goizez
    16etatik 19etara arratsaldez

Las Cañas