El Bordón hegazti behatokia Inprimatu
El Bordón hegazti behatokia Las Cañas edo El Salobre urtegiaren hezegunean dago, Vianan. Urtero, 3.000 lagun inguru joaten dira bertara. Informazioa emateko taulak edo oholak daude behatokian, besteak beste, hauei buruzko argibideak emateko: Nafarroako Eremu Babestuen Sarea, uraren erabilerak, landareak, eta hegazti negutarrak eta habiagileak. Horiez gain, ikus-entzunezko bat ere badute, euskaraz eta gaztelaniaz, eta bi bertsiotan, bata helduentzakoa eta bestea haurrentzakoa. Gainera, bisitariek erabili ahal izateko prismatikoak eta teleskopioak daude behatokian.

Las Cañas

Doakoa da sartzea.

Inguru horretara joateko asmoa baduzu, komeni da aurrena behatokira joatea, bertan bisita egiteko zein aukera dauden jakiteko. Izan ere, kumeak hazteko garaian joaten bazara (udaberrian), ezinbestekoa da behatokira joatea, urtegiaz gozatu eta animaliei ez eragozteko.

Kokagunea: Las Cañas Urtegiko Natur Erreserba (Viana).
Helbidea: Vianatik Logroñora doan errepidea, N-111. Logroñotik hiru kilometrora dago.
Telefono zenbakia: 696 83 08 98

 

Behatokiaren ordutegiak eta zerbtzuak (2021 urtea)

Partikularrentzako arreta (sarrera doan)

  • Neguko ordutegia:

10:00etatik 14:00etara urtarrilaren 2tik martxoaren 15era asteburu eta jai egunetan

  • Udaberriko ordutegia:

10:00etatik 14:00etara eta 16::00etatik 19:00etara martxoaren 15etik uztailaren 14ra, zubi, asteburu eta jai egunetan

Aste santuan zabalik apirilak 1, 2, 3, 4, 5, 7, 8, 9, 10 eta 11 egunetan

  • Udako ordutegia

10:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 19:30etara uztailaren 15tik irailaren 5era egunero astelehen eta astearteak izan ezik

  • Udazkeneko ordutegia

10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara irailaren 6tik urriaren 1era asteburu eta jai egunetan

10:00etatik 14:00etara urriaren 2tik abenduaren 31ra asteburu, zubi eta jai egunetan (abenduaren 3tik 8ra zabalik). Abenduaren 25an itxita.

 

Antolatutako taldeentzako arreta (doako zerbitzua)

  • Gehienez 15 pertsonako talde antolatuei emango zaie arreta aldez aurretik hitzordua eskatuta (,gutxienez hiru egun lehenago 696 83 08 98 telefonoan) behatokia jendearentzat zabalik ez dagoen egunetan goizeko ordutegian 10etatik 14etara

 

Behatokira sartzeko baldintza berriak:

- Gehieneko edukiera 15 pertsonakoa edo hiru talderena da;

- Itxaroten dauden pertsonak badaude, gehienez 20 minutukoa izango da egonaldia;

- nahitaezkoa da maskara erabiltzea;

- Prismatiko propioak eramatea gomendatzen da

- behatokira sartu aurretik kanpoan itxarotea, arduradunek sartzeko baimena eman arte;

- familia unitateen arteko segurtasun banaketari eustea,

- behin barruan, eskuak garbitu behar dira sarreran dagoen gelarekin;

- Langileak material optikoa erabiltzeko emandako argibideak aintzat hartzea.

 

Las Cañas